XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), agindutako euri mardula ikustean, aurki okerra aitortu bear izan zuten eta ezagutu egi-egitzat Errodrigoren itza ta Birjiñaren borondatea.

Ama-Birjiñak nai zun: antxe, Arantzazun egin bear zan ermita.

II - Kondeak ezetz.

Oñatiko kondeak, ordea, bestelako asmoak gordetzen zitun (1) Arantzazun betikoa izan da auzi ori: nun bear zukean elizak, alegia, ¿agerlekuan bertan ala, santuario ia danetan izan oi danez, beste toki erosoagoren batean?. Aurrekoen sentierari ta elezarrai jarraituz, kondearen bizkar botatzen det emen bigarren irizpidea, kondairak ere berebat diolako. Baña jakin bear da e'tzala kondea bakarrik irizpide ortakoa. Jendearen eta prailleen artean, gerora, beti izandu dira iritzi bat eta bestekoak, Irudiaren aldaketetan ederki somatzen diranez. Aita Lizarraldek alde bat eta bestekoai ezagutzen dizkienean norberen arrazoiak, badirudi batean batekoakin dagola ta bestean bestekoakin. Ikus 92'ko orrialdean: . Eta 102'ko orrialdean, berriz, lenbiziko ermitatxoan Irudia nai zutenen alde luzeki esaten du: .